Asier Iturralde Sarasola ha recensito Persepolis di Marjane Satrapi
Iran ezezaguna (niretzat behintzat)
5,0 stars
Persepolisek ondo irabazia dauka komiki bikainaren ospea. Asko gustatu zait Marjane Satrapik nola kontatzen duen Irango historia bere bizitzako pasarteen bidez. Niretzat erabat ezezaguna zen Iran bat aurkitu dut: ideia ezkertiarretako jendea, protestak, musika estilo berrien sarrera (punk, heavy, pop...), fundamentalismo erlijiosoaren inposizioaren aurkako erresistentzia, errepresioa... Izorraki handirik egiteko asmorik gabe Europan bizi deneko zatia ere oso interesgarria.