Persepolis

Copertina rigida

lingua Euskera

Pubblicato il 31 Ottobre 2023 da Elkar - Reservoir Books.

ISBN:
978-84-1360-376-6
ISBN copiato!

Visualizza su OpenLibrary

Marjane Satrapi ilustratzaile irandarraren komiki-lan ospetsua, komikigintzaren historian klasiko bilakatu zen 2000 urtean argitaratzen hasi zenetik. Irango Iraultza islamikoa kontatzen du lehen pertsonan, garai hura bizi izan zuen haurraren begietatik, eta gero ere kontakizun autobiografikoarekin jarraitzen du, Europako ikasaldia, Iranera itzultzea eta abar kontatuz. Bertsio definitiboa kaleratu da orain mundu zabalean, eta aukera hau baliatu da Irene Arraratsek egindako itzulpen bikaina gozatzeko.

2 edizioni

Iran ezezaguna (niretzat behintzat)

Persepolisek ondo irabazia dauka komiki bikainaren ospea. Asko gustatu zait Marjane Satrapik nola kontatzen duen Irango historia bere bizitzako pasarteen bidez. Niretzat erabat ezezaguna zen Iran bat aurkitu dut: ideia ezkertiarretako jendea, protestak, musika estilo berrien sarrera (punk, heavy, pop...), fundamentalismo erlijiosoaren inposizioaren aurkako erresistentzia, errepresioa... Izorraki handirik egiteko asmorik gabe Europan bizi deneko zatia ere oso interesgarria.

Gehixago nahi

Pertsona normal xamar baten autobiografia izanda, pertsona normal garanok errez identifikatzeko moduko gauza asko jittuk: lagunologia, inkoherentziak, arinkerixak, eta oro har gazte batek heldu ahala bizitzen dittuan etapa asko. Hori, eta pertsen izaeriari buruzko informaziñua (vs. arabiarrak) oso interesgarri egin jestek liburua. Entzunda najeukan, eta baieztatzen juat: ale bikaiña.