Asier Iturralde Sarasola ha recensito Babel : Or the Necessity of Violence di R. F. Kuang
Antikolonialismo magikoa
5 stelle
XIX. mendearen hasieran txinatar gazte bat umezurtz geratzen da eta babesle misteriotsu batek Ingalaterrara eramaten du, inperioaren bihotzera. Inperio hori gure mundukoaren antzekoa da, baina fantasia puntu batekin.
Zehaztuko ez dizkizuedan arrazoiengatik hizkuntzalaritzak garrantzi handia du liburuan eta agertzen den magia sistema oso erakargarria iruditu zait.
Inperialismo britainiarraren kritika zorrotza egiten du Rebecca F. Kuang-ek liburukote honetan. Ia 550 orri dituen arren ondo eusten dio istorioaren tentsioari. Idazlearen beste lan batzuek ere itxura bikaina dute, esaterako "Opioaren gerra" trilogiak. eu.wikipedia.org/wiki/Rebecca_F._Kuang