Oso latza izan da

1981eko otsaila da. Joxe Arregi zizurkildarra Madrilen atxilotu dute eta handik hamar egunera azken arnasa eman du, jasandako tratuaren ondorioz. Hilketaren kontra altxatu diren ahotsak gorpua lurperatzearekin batera isildu nahi lituzkete ordenaren zaintzaileek, baina zenbait lagunek isilpeko plana egin dute, hilotz hori hilobitik jaso, hilkutxatik atera eta bere biluztasun lazgarrian argazkiak egiteko, torturaren gordina begien bistan jartzearren, ez ikusiarena egin nahi luketenentzat ere. Egiazko gertakariak bildu, bizirik jarraitzen duten lekukoak elkarrizketatu, protagonisten biografiak eraiki, eta kontakizun zirraragarri bat ondu du egileak, kazetaritzako kronikaren osagaiak dituena baina fikziozko idazlearen baliabideekin moldatua. …

Brossura, 104 pagine

lingua Euskara

Pubblicato da Elkar.

Mostra di più
ISBN:
978-84-1360-116-8
ISBN copiato!

Recensioni

Azalean sartutako historia

Azaletik ezagutzen nuen historia, torturaren genealogiari lotua, eta Berriak ekarri zigun erreportaje hartan haragi egina, azalean barna sartu zait Xabier Mendigurenek idatzitako liburu latz honi esker. Euskal Herrian ezinbestekoa dugun, eta eraiki behar den #HerritarronHistoria|k pieza asko beharko ditu, formatu ezberdinetan, eta hau horietako bat izango da, Vuillarden moduan, historiatik berreskuratua. Latza da hasiera eta kontatzen den eszena, latza Carabancheleko preso-kideek idatzitako gutuna, eta latza Joxe Arregik bizi zituen tortura egunak, heriotzara eraman zutenak. Eskertu dut ere garaiaren, eta pertsonaien kontakizun berrituak, garai eta pertsonaia horiek, haurtzaroko oroitzapenetatik, gaur eguneko ulertu ditudalako. Irakurtzea gomendatzen dudan liburu bat.

ha recensito Oso latza izan da di Xabier Mendiguren Elizegi

Oso latza, benetan

Kronika ala nobela?

Kronika periodistikoak idazleak berak bizitakoak kontatu ohi ditu; pentsatzekoa da argazki zehatzagoa emango duela, eta litekeena dela idazlearen begirada subjektiboa izatea. #OsoLatzaIzanDa nobela bat da, baina asko du kronikatik. Joxe Arregirenarekin batera, garai bertsuan gertatu zien bestelako gertaerak ere kontatzen ditu: istorioa denboran kontestualizatzen laguntzen dute.

Pertsonaiak

Neurri batean nobela korala da, baina esango nuke hiru protagonista nabarmentzen direla: Joxe Arregi bera, Juan Kruz Unzurrunzaga eta Bixente Ameztoi. Hirurak oso ezberdinak. Egin ez baduzue... wikipedian kontsultatu bakoitzaren istorioa. Nonbait irakurri dut, eleberrigintzaren estrategia ohikoa dela: pertsonai oso ezberdinak hautatu, kontraste horretan gehiago nabarmentzeko bakoitzaren ezaugarriak.

Itziarren seme-alabak

Liburua Itziarren seme-alaba guztiei dago dedikatua: tortura jasan duten guztiei. Zenbat aldiz ez ote dugu "Itziarren semeak" abestia kantatu! Abesti matxista dela entzun izan dut, emakumearen rol mendekoa erabat nagusitzen delako. Eta halaxe da... bere garaiko kumea da kantua. Niri, dena den, are ederragoa (eta …

ha recensito Oso latza izan da di Xabier Mendiguren Elizegi

Liluratu egin nau

#OsoLatzaIzanDa amaitu berri dut eta, egia esan, liluratu egin nau. Beste gauza bat espero nuen, agian fikziorago lerratutako zerbait (adibidez, Odol hotzean, Truman Capote non dena den nobela). Baina egia esan, denetarik dauka: nobela, kronika, saiakera...

Lehen kapitulua ikaragarria da, 9., 10., 11. eta 12. orrialdeak ez ditut erraz ahaztuko eta, nire ustez, liburuko onenak dira eta edozein irakurlek irakurri beharko lituzke. Edozein idazlek ere egin beharko luke. Liburuak urrats horiek jarraitu izan balitu, Paperjalen ez legoke izar nahikorik liburua kalifikatzeko, baina uste dut ezinezkoa dela 100 orri maila horretan ematea.

Azken batean, asko gozatu dut liburu hau irakurketaz, bai literaturari dagokionez, bai memoria historikoari dagokionez eta irakurtzea gomendatzen dizuet.