Larrua hotz

Iñaki Beraetxeren ahotsean

Audiolibro

lingua euskara

Pubblicato da Guau.eus.

Iñaki Beraetxek jarri dio ahotsa Albert Sánchez Piñol antropologo eta idazle katalanaren "Larrua hotz" eleberriari. Independentzia lortu berri duen irlandar errepublika gaztea astindu duen Gerra Zibiletik ihesi doan irlandar errebelde ohia dugu protagonista. Itsasbideetatik aparte dagoen irla galdu batera joko du, bertako egurats-ofizial izateko asmoz. Doi kilometro t' erdiko luzera duen lur-eremuan, itsasargia, etxola bat, aurreko egurats-ofiziala beharko lukeen gizona eta bere oroitzapenak izango ditu lagunarte bakar…. ustez behintzat. Stevenson, Lovecraft edota Conrad-en obrekin parekatua izan den eleberri honen dohainik handiena, beharbada, nahi gabe ere pentsarazteko duen ahalmena da.

1 edizione

ha recensito Larrua hotz di Albert Sánchez Piñol

Nobela interesgarria + Iñaki Beraetxeren ahotsa = arrakasta!

Albert Sánchez Piñol katalanak 2002an argitaratu zuen "La pell freda" eleberriak arrakasta handia izan du. 150.000 ale baino gehiago saldu ditu katalanez eta 37 hizkuntzatara itzuli dute. Euskarara Lander eta Zigor Garro anaiek itzuli zuten, eta nik audio-liburu bezala entzun dut.

Iñaki Beraetxe handiak jartzen dio ahotsa eleberriari, eta ohi bezala antzezpen bikaina egiten du. Nobela aproposa da pertsona bakarrak grabatzeko, pertsonaia gutxi baititu, baina bakoitzari ahots berezia ematen dio eta emaitza bikaina da.

Alde txar bezala aipatu beharra dago ez duela Bechdel testa gainditzen: eu.wikipedia.org/wiki/Bechdel_testa.

Guau.eus-en dago entzungai. Nik RSS hau erabili dut saioa hasi gabe AntennaPod-en entzuteko, baina orain ez dabilela dirudi: guau.eus/series/1321/rss.xml Bada denbora pixka bat gehitu nuela, eta geroztik sarbidea itxiko zuten :( AntennaPod-ek cache-an gordeko zuen audio-iturburua, ze aste honetan arazorik gabe entzun dut eta oraindik ere entzun dezaket.